XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADRIAN Deuna / ARAMAIO. Araba / ARMIÑON. Araba / KANPEZU. Araba / ANDRA MARI / ABLITAS. Nafarroa / ARAMAIO. Araba / ARCENTALES (Traslaviña). Bizkaia / ARTEA. Bizkaia / ANDOSILLA. Nafarroa / ARTZENIEGA. Araba / ALKIZA. Gipuzkoa / ARTAJONA. Nafarroa / AZAGRA. Nafarroa /.

BARAKALDO. (Burtzeña y Arbuyo). Bizkaia / BERMEO. Bizkaia / BERNEDO. Araba / BERANTEVILLA. Araba / BIANA. Nafarroa / DULANTZI. Araba / ELORRIO. Bizkaia / ELTZIEGO. Araba / ELDUAYEN. Gipuzkoa / ESTIBALIZ. Araba / FITERO. Nafarroa / GIZABURUAGA. Bizkaia / HERNANI. (Zinkuñaga). Gipuzkoa / HONDARRIBIA. Gipuzkoa. Alarde.

HERRI JAIAK Portugaleteko Kai Zaharrekoak, Bilboko ibai ezkerraldean, Galdakao eta Karrantzakoak ere.

Nafarroan bat baino gehiago dira aipagarri.

Lehenengo eta behin, SAN FERMIN TXIKIA, Iruñean, oso giro ona eta uztailean baino lasaitasun handiagoa dagoela.

Andosilla, Biana, Fitero, Kaskante, Peralta, Uxue, Zangotza, ALTSASUA dira garrantzitsuenetarikoak irailean herrialde honetan.

Beste batzu: Olite, Kadreita, Kortes, Orkoien, Huarte eta, noski, Lodosako sokadun zezena.

Gipuzkoan ere bada hainbat jai, eta batzu aipatuko ditugu.

HONDARRIBIAko AGERPEN tradizionalaz hasiko gara.

Zestoa, Donostiako Intxaurrondo eta Egia auzategietako Porrontxo Jaiak, Legazpia, Idiazabal, Oñati, Beasaineko zenbait auzotegi, Lazkaon San Mikelen egiten den Kulturazko astea eta aurreneko igandeko Esparru Mendiko ibilaldia; Lezoko danborrada Santa Kruz bezperan eta elizan abestutako meza ospetsua eta umeen kalez kaleko ibilaldia.

Gipuzkoatik Arabara joango gara.

Lehenbizikoz, OLARIZUko erromeria jatorra aipatuko dugu.

Ondoren, hainbat herri Arabako lurralde osoan.

Zenbait aipatzearren: Aramaio, Kanpezu, Artzeniaga, Dulantzi, Lantziego, Legutiano, Samaniego, Valdaegobia eta Abuztuko Birjinaren erromeria, Zanbrana, Murgia, etab.

IPARRALDEko jaiek pil pilean diraute, hainbat herri txikitan batez ere, handietakoak honez gero amaituak direlako.

Dena dela, askotan hobe da jai txiki hauetara joatea eta ez jende-bilketa handietara.

Hurrengo jaiak ditugu: Urruina, Ezpeize, Muskildi, Urdiñarbe eta Garindañe auzotegietan, Maulen; Lekorne, Larresoro, Beskoitze, Saran....